XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sistema mixtoa Biltegi zentralean orain arte erabili izan den sistema molde tradizionaletan sartzen zen.

Orain sartu berri den Paleta-Zilo Automatikoarekin ez da lehengo antolaketa baztertu, bien baturaz sistema mixtoa osatu baizik.

Honela, dendetarako eskaerak prestatzea eta bilketaren zati bat ohizko erara egiten da, eta sistema automatizatuak sarrerak, bilketaren atal bat, zilokoa, eta irteera kontrolatzen ditu.

Sistema berriak manipulazio, trafiko eta bidalketako arazoak konpontzen ditu, mugimendu handiko momentuetan sortu ohi ziren ataskoak arinduaz.

Paleta-ziloak metro karratu bakoitzean merkantzia kopuru handiagoa sartzeko aukera ematen du 2.800 m2-tan 12.000 paleta, eta biltegi orokorrean 14.000 m2-tan 23.000 paleta, bitarte hestuagoetan gidaririk gabeko hiru trans-igogailu automatikok ordenadoreak emandako aginduen arabera sartzen eta ateratzen bait dituzte produktuak.

Mila hornitzaile inguruk bidaltzen dituzten produktuak hartzeko 8 sarrera-ate daude, eguneroko mugimendua 1.500 paleta ingurukoa delarik eta gaiak ziloan edo beste biltegian kokatzen dira, salmenta puntuetara bidaltzeko momentura arte.

Denda bakoitzeko eskaria iristen denean, dena batera eta faktura bakarrarekin igortzen da, eskatu eta hurrengo egunerako normalki.

Lan hori era tradizionalean egiten bada ere, robotikari esker zenbait produktu automatikoki tratatzen dira, karro filogiatuetan garraiatuaz.

Honela, eskabideak salmenta puntuetara eramateko irteera-ateetan uzten dira, eta 32 ate daudenez, behar izanez gero beste hainbeste kamioik batera irtetzeko modua dago.

Antolaketa honekin produktuen rotazioa lortzen da biltegian, fifo delako sistema bidez ordenadoreak lehenengo sartu dena lehengo ateratzen bai du eta gai bakoitzak 22 egun inguru egiten ditu bakarrik biltegian.

Arrasate: MAXI EROSKI berria azaroan.

Eibar, Txurdinaga eta Ordiziakoez gain, aurtengo azaroaren erdi alderako Arrasateko Musakola auzoan, Bergarako bidean, beste Maxi bat irekitzeko asmoa dago.

Denda mota hau Hiperrengandik bereizten duena metro karratu kopurua eta eskualdearen hedadura dira, eta Arrasatekoan 2500 m2 izango ditu saltokiak, nahiz eta guztira edifizioak 3500 izan.

Eskualde mailan antolatuko da, era honetako denda handiek duten ordutegi bereziarekin, goizeko hamarretatik gaueko hamarretara, eta saltokiak honako sailok izango ditu: janariak, fruita eta barazkiak, urdaitegia, arrandegia, okindegia, elektrotresnak, jantzidenda eta drogategi-usaindegia.

Jendeari zerbitzu osoa eskaini nahian, Eroskik berak ez dituen salgaiak, hala nola egunkari eta aldizkariak, zapata-konponketa etab., beste laupabost denda partikularren ardurapean geratuko dira.

Zerbitzu orokorragoen artean, berriz, 200 berebilentzako aparkalekua eta taberna eta jatetxea aipa daitezke.

Arrasateko Maxi-ko inbertsioa 400 miloitakoa izango da, ikerketa, projektua, lurrak erostea, eraikuntza eta ekipamendua, denak barne, eta langile kopurua 60 pertsonakoa, baina ez denak berriak.

Ezinbestean, Arrasateko Uribe Auzoan gaur egun dagoen dendak aldaketak izango ditu, merkatuan zer funtzio betetzen duen ikusi eta egoerara egokitu beharko da eta.

Kooperatiben zuhaitzaren adar sendoa, indartuz doa Eroski, gizon-emakume talde baten lanaren fruitu, gizartearen kontsumo beharrari erantzuten jakin duena.

Bejon deizuela... eta on dagigula!.

Biltegi berria zenbakitan: - Sail berria... 16.800m.2.

- Elorrioko biltegi osoa... 36.100 m.2.

- Sarrerarako sail berria... 1.700 m.2.

- Eskaerak prestatzeko saila... 4.000 m.2.

- Produktuen irteerarako gaitasuna... Lehengo biltegiaren hirukoitza 32 kamioira irits daiteke.

- Biltegiaren bolumenaren handitzea... 15.702 m3 gaitasuna.

- Bolumen osoa... 37.340 m3 gaitasuna.

- Biltegi berriko inbertsioa... 2.000 miloi pezeta.